XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Auxe zen Manuel IRADlER-en iritzia edo lema: Españia-ren etorkizuna Africa da; eta Euskariaren oorea, berriz, ura billakatzea eta aztertzea
.
1901'gn urtea
Azken egunak (urteak, agian) bakardade osoan egin zituen.
Abuztuak 19 egun zituenean il zen l911'gn urtean Segoviako Balsain errian, zerua tellatu eta lurra etzan-leku besteak ez zituela.
Urte artan bertan Gasteiz-ko udal-batzarraren erabakiz aren ezurak jaioterrira ekartzen dituzte eta kale baten izena ematen zaio.
Abenturero izateko gogoa eta griña oso gaztetatik zetozkion gure gasteiztarrari.
Asmoak bururatu bezain azkar paperera pasatzeko oitura zuen Manuel-ek.
Proiekto batzuk interesgarriak izanarren, zoritxarrez, dirua eman eta onartu bear zutenen aldetik oso laguntza kaskarra artu zuen.
Egiari zor gatzaizkionez, ordea, guztiak ez zitzaizkion ukatu.
Ori bai, askotan dirua bere patrikatik jarri bearra izan zuen.
Elburu bakarrarekin egin zuen lan gau eta egun: Ertafrika-ko lurraldea eta izaera aztertu naiarekin.
Erria, Euskalerria maite zualako egin zuen guztia.
Urrutiko jendea eta aien bizi-modua ezagutzeko, maitatzeko eta aztertzeko, noski, etxekoa maitatu bear da leenik.
Berekixako jakinduriaren jabe zen IRADIER; autodidakta oietakoa.
Orrela interesatu zen eguraldi-giroaz, jeologiaz, abere eta landaretaz, erri-kultura edo folkloreari dagozkion musikaz arteaz, dantzaz, erlijioaz,
Egin, ikusi, ikasi eta aztertutako guztiak elkartu eta bi aleko liburuan argitaratu zituen: